2009/09/12

Ur-Kirolakeko neskak Kontxan lehen aldiz




Kontxako banderan emakumezkoen traineru donostiar baten aurreneko saioa egin du gaur Ur Kirolak taldeak. Taldea osatzea kosta zitzaien, baina azkenean 17 arraunlari bildu zituzten, San Pedro, Koxtape eta Fortunako baten bat elkartuta, eta Zierbenako klubak utzi zizkien arraunak. Uztailean hasita, denbora gutxi izan dute Kiriko traineruan arraunkera bateratzeko, Tubal Lakuntza oriotarraren gidaritzapean.

Kanporaketan parte hartu guten 11 taldeen artean 10. iritsi dira neska donostiarrak. Norabait iristeko bidean garrantzitsuena lehen urratsa egitea omen denez, ezin aipatu gabe utzi aurten gertatutakoaren meritua Donostiako arraunarentzat. Hona hemen plantilla:

Aitziber Lizarralde Otegi
Alazne Esnaola Etxeberria
Alba Ayucar Castro
Amaiur Esnaola Illarreta
Ane Arbillaga Etxarri
Arantza Arregi Izagirre
Haizea Ibargarai Osa
Irati Altube Esparza
Irati Salsamendi Lozano
Izaro Garmendia Iruretagoiena
Josune Lizaso Mujika
Laura Goldaracena Unanue
Lurdex Etxeberria Zarautz
Miren Etxeberria Iriondo
Nora Ruiz Ceberio Aranzabal
Patricia Garmendia Freire
Saioa Simal Zabalo
Txelo Lopez Paris
Zuriñe Alberdi Iraola (Pat.)
Argazkia: todoremo.com

3 comentarios:

  1. Que país é esse?
    Wich country is that?

    ResponderEliminar
  2. Pais Vasco.
    Basque Country.
    Euskadi.

    ResponderEliminar
  3. Bada ere , pena ematen dit. Urkin badira kuadrilla bat, alegia, patxanga izenaz, non arraunian ez jakin arren, erabiltzen duten txalupa berdina edo obea den. Konpetizioa Uk'n ez dago oso argi zertarako balio duen. GORA UK'ko NESKAK. GORA UK

    ResponderEliminar