Urte Berri on opatzearekin batera, hor zehar zebiltzan zurrumurru batzuen berri eman nizuen. Bada, atzo Donostiarrako lehendakariorde Iradi azaldu zen Euskadi Irratiko Tostartean programan, eta zurrumurru zirenak berretsi zituen:
- Babesle berria du klubak, eta ezaguna gainera: Construcciones Moyua itzuliko omen da.
- Babes horretan oinarrituta, kalitateko 7-8 arraunlari bildu ditu taldeak: izenik ez du eman, baina Cascante, Iglesias, Kortadi, Grandal, eta abar aipatu izan dira; auskalo azkenean etorriko diren. Eta beste hainbat erakartzeko asmoa ere bada.
- Azken batean, talde lehiakorra egitea da asmoa. Eta babesleak emandako geriza garrantzitsua izango da lan horretan.
- Politikarien (udalaren) inplikazioak huts ez egiteko eskaera ere izan zen.
- Larunbatean prentsaurrekoa emango dute, guztiaren berri zehatza emateko.
Beno, ea ezer okertzen ez den, eta aurten KAE Ligako punta puntan ikusten ditugun donostiarrak. Hala bedi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario