2010/11/04

Donostiarran estropuak salgai

Hango eta hemengo arraunzaleen artean ohitura hedatua da estropuak apaingarri edo oroigarri modura erabiltzea. Tipikoa da kotxeen barruko atzerako ispilutik zintzilik ezartzea, klubaren koloreko zintekin apaindua. Haiekin batera eskapularioak zintzilikatzen dituenik ere bada. Eta ez hor bakarrik, joan den astean kostatik kilometro askotara dagoen Nafarroako ostatu batean ikusi berri dut horrelako estropu bat, apaingarri.

Donostiarrak ere ohitura hori indartu nahi du Donostiako arraunzaleon artean, eta argazkian agertzen denaren moduko estropuak jarri ditu salgai. Kolore txuriurdinekoak dira eta bi muturrak elkartzen diren gunean klubaren ikurra du (argazkian ez da ikurra ikusten, buruz behera jarrita zegoelako estropua argazkia egin nuenean).

Kotxean zintzilikatzeko, etxean edo lanean gure traineruaren oroigarria izateko, besterik gabe klubari laguntza adierazteko, edo zer dakit, Gabonetako oparien apaingarri gisa erabiltzeko... nahi duzun bezala erabiltzeko, hortxe dituzu klubaren egoitzan (Salamanca pasealekua, 13, larunbat eguerditan) salgai.

Detalle polita iruditu zait niri behintzat.

2 comentarios:

  1. Bai eskasa, ez arraun gurutzaturik, ez zintarik...

    Salbuetsi daitekeen detaile bakarra, Realaren koloreak dituela.

    ResponderEliminar
  2. Eskapulariorik ere ez zeukak, ez :P

    Tira, detallea dek kontua. Arraunak eta zintak beste urte batean izango dituk...
    eta Realaren koloreak izaki, herorren kotxean ere jarri dezakek. :)

    ResponderEliminar