2009/08/30

Donostiarra: Liga denboraldia amaitu da


Amaitu da aurtengo KAE-ARC Liga. Kontxaren atarian, hainbat ondorio ateratzeko garaia da hau.

Kontuan hartzekoa da iaz eta aurten taldea eratzeko eta bideratzeko prozesuak eta epeak oso desberdinak izan direla, tamalez (ez ditugu xehetasunak eta arrazoiak berriro errepikatuko). Hala ere, emaitzak hortxe-hortxe ibili dira Donostiarra A traineruari dagokionez: aurten 88 puntu lortu dituzte 15 estropadatan (5,86 batez beste), iaz 81 puntu 14 estropadatan (5,78 batez beste). Denboraldian izandako bilakaera ere iazkoaren nahiko antzekoa izan da: sailkapenaren erdialdeko emaitzak lortzen hasi (helburua zen bezala), abuztu hasieran emaitza onenak lortu, eta abuztu amaieran emaitza kaskarrenak; Kontxari begira egindako lan kargaren eraginez, seguruenik. Ea aurten Kontxan iazkoa hobetzerik duten; aurrerapausu baten seinale izango litzateke, datozen urteetan emango omen den jauziaren atari gisa-edo.

B taldean berriz, gorabehera asko izan diren arren (gertatu behar ez luketen itsusikeriak barne) eta emaitzak erdipurdikoak izan badira ere, ontzat eman beharko da esperientzia, etorkizunari oinarria jartzeko lehen pausua izan delakoan. Harrobiko gaztetxoei lehiaketan murgiltzen hasteko aukera eman die B traineru honek, eta jarraipena izan dezala garapen-prozesu horrek datozen urteetan, benetan garrantzitsua baita hori etorkizuna eduki nahi duen talde batentzat. Hori bai, errepikatu behar ez diren gauzak bazterrean utzi behar lirateke betiko; eta seriotasun eta zintzotasun handiagoak exigitu beharko lizkioke zuzendaritzak hainbat teknikori.

Arraunlariek denboraldian izan duten egitekoa ikusi nahiz gero, hona hemen arraunlari bakoitzak jokatutako estropada kopurua:
DONOSTIARRA A
Aitor Aranegi 15
Andima Martinez 15
Ekain Iriarte 15
Hibai Fuente 15
Ibai Sistiaga 15
Jon Lizarralde 15
Patxi Olabe 14
Asier Lopez (Pat.) 13
Iagoba Bakero 13
Jon Sardon 13
Iñaki Fraile 11
Gorka Ibarluzea 10
Iñigo Collazo 10
Jon Quintana 10
Aritz Peiro 9
Unai Iparragirre 8
Telmo Yurramendi 7
Ion Fidalgo (Pat.) 2
Ander Iriarte 0
Imanol Brit 0

DONOSTIARRA B

Hodei Abaurrea 15
Iban Ramos 15
Oier Iurramendi 15
Jon Mayoz 14
Mikel Iradi 14
Xabier Zubiri 14
Andoni Lizaso (Pat.) 13
Lander Clemente 13
Mauricio Barros 13
Ricardo Ponce 13
Xabier Lezertua 13
Asier Urdangarin 12
Aitor Casis 11
Nikolas Yurramendi 8
Ekaitz De Ibero 7
Jokin Egaña 6
Alberto Domingo 5
Xabier De Diego 5
Elias Arruabarrena 2
Manu Roteta (Pat.) 2
Andres Fernandez 0

1 comentario:

  1. Animo mutillak. Naiz eta lehengo urteko antzekoa egin, oraindik kristoneko "kontxa" dezute(degu), zuen partez borondatea ikusi nahi degu, gaur egun arrauna maila altua dago puntako taldeetan. Baina zuen partez, pertsonalki, gogor emateko nahia ikustera joango naiz.Animo beraz, eta aupa Donostiarra. AUPA UK

    ResponderEliminar