Blog honetan, hemendik aurrera gertatzen diren berriak eta jasotzen diren albisteak bilduko dira; hala ere, sarrera gisa edo, hona hemen orain arteko kontu batzuk:
Donostiarraren inguruko kontuak zertan diren jakiteko, ez dut oso atzera joko, udazkenean izandako tirabira eta idazki trukeak ez baitziren oso gozoak izan; garai iskanbilatsuak berpiztea ez da oso gogokoa. Laburpen gisa: lehenik, udalak idatzi zuen azaroaren 12an, Donostiarra proiektuaren egoera salatuz; jarraian, azaroaren 14an, Ur-Kirolakeko lehendakari Iñaki Aranak erantzun zuen, bere ikuspuntua emanez; azaroaren 15ean, udalak berriro erantzun zuen; azkenik, abenduaren 1ean, Arrauneko zuzendaritzak eman zuen bere iritzia. Ordurako, Ur-Kirolakek, azaroaren 18ko batzarrean, bere eragozpenak nolabait gainditu zituen.
Aurrera begira, jakingo duzuen eran, aurten hitzarmen berri eta estatutu aldaketa izan da Kaiarriban, eta udala ere laster sinatzear dago.
Bestalde, Londreseko Head of the River ospetsuan ari dira Ur-Kirolakeko hainbat ontzi: ondorengo mezu batean duzue emakumeek izandako esperientziaren berri; gizonezkoak, berriz, datorren asteburuan izango dira bertan.Donostiarraren inguruko kontuak zertan diren jakiteko, ez dut oso atzera joko, udazkenean izandako tirabira eta idazki trukeak ez baitziren oso gozoak izan; garai iskanbilatsuak berpiztea ez da oso gogokoa. Laburpen gisa: lehenik, udalak idatzi zuen azaroaren 12an, Donostiarra proiektuaren egoera salatuz; jarraian, azaroaren 14an, Ur-Kirolakeko lehendakari Iñaki Aranak erantzun zuen, bere ikuspuntua emanez; azaroaren 15ean, udalak berriro erantzun zuen; azkenik, abenduaren 1ean, Arrauneko zuzendaritzak eman zuen bere iritzia. Ordurako, Ur-Kirolakek, azaroaren 18ko batzarrean, bere eragozpenak nolabait gainditu zituen.
Aurrera begira, jakingo duzuen eran, aurten hitzarmen berri eta estatutu aldaketa izan da Kaiarriban, eta udala ere laster sinatzear dago.
Azkenik, esan behar dabatelen ligan, seniorretan, pare bat aldiz garaile izan dela Fortuna.
Zorte on arraunketa donostiarrari!
No hay comentarios:
Publicar un comentario