
Gerora, goiko argazkian duzuen Bretxako denda ireki zen, antzinako Arrandegiko eraikin zaharrean, zinema-aretoen aurrez aurre. Bereziki ikuspegi komertzialarekin irekitako lokala izan zela iruditzen zait: kamisetak, banderak eta bestelako produktuak saltzeko leku
gisa eratu zen, bazkide izateko orriak jasotzeko eta beste zeregin batzuetarako behin-behineko egoitza bezala ere erabili izan den arren.

Hala ere, pentsatzekoa zen egoitza formal baten beharra bazuela klubak. Eta hara, klubaren webgunean gaur adierazi denez, datorren ostegunean inauguratuko da klubaren egoitza berria. Ez nolanahikoa gainera. Alboko bi argazki hauetan agertzen dena duzue.
Salamanka Pasealekuko 13. ze
nbakian dago, Miramar eraikinean, klubaren izaeraren funtsa den Kantauri itsasoari begira. Gure traineru eta arraunlariei bezalaxe, ez zaio kresalari aurre egin beharra faltako egoitza berriari. Gaur bertan izan naiz bertan bistadizo bat ematen eta kanpotik behintzat itxura txukuna du; jantziz, argazki zaharrez eta garaikurrez dotore apainduta ere ageri da erakusleihoa. Kanpoko itxuraren partez, barruan taldearen arduradunek egingo dutenak izango du, ordea, garrantzia.
Salamanka Pasealekuko 13. ze

Beste urrats bat kluba sendotzeko bidean. Ni behintzat bidelagun izango naute. Ea asko biltzen garen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario