Donostiarrak ere ohitura hori indartu nahi du Donostiako arraunzaleon artean, eta argazkian agertzen denaren moduko estropuak jarri ditu salgai. Kolore txuriurdinekoak dira eta bi muturrak elkartzen diren gunean klubaren ikurra du (argazkian ez da ikurra ikusten, buruz behera jarrita zegoelako estropua argazkia egin nuenean).
Kotxean zintzilikatzeko, etxean edo lanean gure traineruaren oroigarria izateko, besterik gabe klubari laguntza adierazteko, edo zer dakit, Gabonetako oparien apaingarri gisa erabiltzeko... nahi duzun bezala erabiltzeko, hortxe dituzu klubaren egoitzan (Salamanca pasealekua, 13, larunbat eguerditan) salgai.
Detalle polita iruditu zait niri behintzat.
Bai eskasa, ez arraun gurutzaturik, ez zintarik...
ResponderEliminarSalbuetsi daitekeen detaile bakarra, Realaren koloreak dituela.
Eskapulariorik ere ez zeukak, ez :P
ResponderEliminarTira, detallea dek kontua. Arraunak eta zintak beste urte batean izango dituk...
eta Realaren koloreak izaki, herorren kotxean ere jarri dezakek. :)