Ba horixe, adiskide
sanjuandarrak: Pasai Donibaneko herriak 10 Kontxako Bandera irabazi ditu
historian zehar, ez gehiago ez gutxiago; eta 10 horien artean ez dago ez
1879koa, ez eta 1920koa ere. Bi horiek Donostiak irabazi baitzituen.
Kontua da azken urteotan
kamiseta berezi bat soinean daramatela etortzen direla Kontxara zale asko traineru
sanjuandarra animatzera: kolore arrosaren gainean zerrenda beltz bat du
kamiseta horrek, San Juanek irabazitako banderen urteak goitik behera biltzen
dituena. Ni kamiseta horri arreta handirik eskaini gabea nintzen, baina duela
egun batzuk adiskide batek galdetu zidan ea datu horiek ondo zeuden, garaipen gehitxo
irudituta-edo, eta zuzenean 1879 eta 1920 urteak aipatu zizkidan.
Egia da Kontxako
Banderaren edizio askoren inguruan eztabaida eta zalantza ugari izan direla,
baina duela dozena bat urte Rafael Aguirrek argitaratutako ikerketa lanaren
ondoren (*), gauza asko argi geratu dira. Eta bada garaia datuak eguneratu eta
zuzentzekoa, hutsegite gehiegi egiten baitira hedabideetako hainbat informazio
eta palmaresetan. Baita (bereziki mingarria) Donostiako alkatearen ahotan ere,
Kontxako Banderaren aurkezpen egunean bertan.
Hementxe duzue palmares zuzena Gipuzkoako Federazioaren webgunean (urtez urteko irabazleak, eta behean herri irabazleen zerrenda).
Adiskide sanjuandar
bati galdetuta honako erantzuna jaso zen: 1879koa ez dago argi zeinek irabazi
zuen San Juanek ala Donostiak, eta 1920ean tranpa egin zuen Donostiak eta Zarautzen
jokatu zen bigarren estropada. Tira, ikustagun:
1879
Izagirre alkateak
berak aurkezpen ofizialean esan zuena esan bazuen ere, Pasaiako Avante ez zen izan Kontxako Bandera bat
irabazi zuen lehen trainerua. Luzaro hala uste izan bazen ere, gaur egun
badakigu ez dela horrela. Rafael Aguirrek datu xeheak eskaintzen dizkigu horren
inguruan (lehen hiru hitzak nahikoak diren arren):
"No se
presentó la "Avante"
de Pasajes de San Juan,
patroneada por Ramon Goicoechea, ya inscrita. Y la lucha se redujo a tres
embarcaciones, siendo el resultado:
1. Lequeitiarra,
matrícula S.S., con remeros de San Sebastian. Patrón Juan Cruz Carril,
con bandera roja, en 20'12''
2. Santa
Justina, matrícula S.S., con remeros de Orio, Patron Jose Maria
Michelena Loidi, bandera blanca, No consta el tiempo.
3. Ondarroa,
matrícula de Ondarroa, con remeros de Orio. Sin tiempo."
Datu zehatz eta
konkretuak. Ez dut kontrako argudio zentzudunik ikusten. Kontxako lehen bandera,
1879koa, Juan Kruz Karril “Txorrolo” handiaren traineru donostiarrak irabazi
zuen.
1920
Aurrena liburuko
testua jarriko dut, eta gero emango dut iritzia.
"Primer
domingo (...)
Primera tanda: Segunda
tanda
1. San Juan 20'12 1. Santurce 20'39
2. San Sebastián
20'22 2.
Fuenterrabia 21’12
(...) (…)
Al termino de la segunda tanda, el delegado
pasaitarra presentó una reclamación contra San Sebastian, por haber entrado
dejando a babor la baliza tres siendo la suya la dos y contrariamente al
reglamento vigente en la época. Dado
que este hecho no había supuesto ventaja alguna a la Nuestra Señora del
Carmen de Kiriko, ni había perjudicado a ninguna otra embarcación,
el jurado desestimó la queja.”
Beste nonbait
irakurria dut antolakuntzak ez zuela sobrako bosgarren baliza bat kendu eta
hortik etorri zela Kirikoren nahasmendua-edo. Nolanahi ere, San Juan eta
Donostia sailkatu ziren bigarren jardunaldirako; eta ez ahaztu garai hartan
traineruak trukatu egiten zirela bigarren jardunaldi horretan. Segi dezagun
Rafael Aguirreren kontakizunarekin.
Kiriko, 1920ko traineru donostiarrean |
“(...) el domingo día 12 solo se presentó la
tripulación de San Sebastian con la trainera de Pasajes San Juan, pues estaba
regulado que había cambio de trainera. Tras una espera de 13 minutos, se dio la
salida a la trainera donostiarra, que hizo el recorrido en un extraordinario
registro de 19,45''
Al desembarcar en el muelle, el grupo sanjuandarra
encargado de recoger la embarcación se dedicó a lavarla con aire provocador,
como si hubiera quedado contaminada por los donostiarras. Se produjeron
enfrentamientos, (...) no pasaron a mayores.
Se decía que el "forfait" de San Juan
era debido a la superioridad de su trainera, mucho más ligera que Nuestra
Señora del Carmen, y el terror a una clara victoria de los hombres de
Kiriko, al utilizarla en la tanda de honor.
Disconformes con la decisión oficial San Juan y
Santurce se enfrentaron el 26 de septiembre en aguas de Zarautz. Vencieron los
sanjuandarras con 17,26 por 18 segundos de diferencia.”
Beno, hasteko, Donostiak
tranparik egin zuenik ez dut uste. Hutsegite bat egin zuen, baina tranparik ez.
Baina, hala balitz
ere, besterik gabe epaimahaiaren erabakiarekin konforme ez egoteak ez du ezer
baldintzatzen. Onerako edo txarrerako, hark du erabakimena eta onartu beharra
dago. 1983ko boikota egin zutenek arrazoia zuten seguru asko, baina bandera
Oriok irabazi zuen. Eta 2005ekoa Hondarribiak. Donostiak 1920ko bigarren
jardunaldian parte hartu zuen, eta San Juanek ez. San Juanek eta Santurtzik
Zarautzen egin zutena ez dakit zer izango zen, baina Kontxako Bandera ez
behintzat. Bandera hura San Juanek irabazi zuela defendatzea absurdoa da.
Adibidez, 1895ekoan
Donostiak ezin izan zuen parte hartu, antolatzaileek hala erabaki zutelako
(azken 7 ediziotan garaile izan zen Donostia, eta, hau baztertuta, inguruko
herrietako traineruak etortzera anima zitezen nahi zuten antolatzaileek), eta
donostiarrek egin zuten aparteko protesta estropada bat; baina inori ez zaio
okurritzen edizio hori Donostiari konputatzea. Ez eta 1921ekoa ere, nahiz eta bi
igandeen baturan denbora hobea egin zuen Donostiak Pasaiako La Union-ek baino; baina, garai hartan,
ohorezko txandakoek bakarrik irabaz zezaketen bandera, eta Donostiak lehen
txandan hartu zuen parte bigarren igandean. Inori ez zaio okurritzen edizio
hura erreibindikatzea donostiarrontzat. 1921ekoa Pasaiako (ez Pasai San
Juaneko) La Unión-ek irabazi zuen,
eta kitto.
Amaitzeko, ez dut
uste ahaztekoa denik Rafael Aguirreren testuan letra lodiz markatutakoa: lehen
jardunaldian 10 segundoko tarte eskasa izan ondoren, traineruen trukeak asko
aldatuko zituen joko baldintzak bigarrenean, eta bigarren igandean Kirikoren
mutilek traineru pasaitarrean lortutako denbora bikainak arrazoia ematen dio
uste horri. Hortxe uzten dut datua.
(*) AGIRRE, Rafael: DONOSTIAKO ESTROPADAK 1879 -2001 REGATAS DE LA CONCHA. Kutxa, Donostia, 2001.
(*) AGIRRE, Rafael: DONOSTIAKO ESTROPADAK 1879 -2001 REGATAS DE LA CONCHA. Kutxa, Donostia, 2001.
No hay comentarios:
Publicar un comentario