Ikusten duzue argazkian: Donostiarraren traineruak Torrekua izena izango du. Horixe jakinarazi da gaur kaiean izan den aurkezpenean.
Pertsonalki, esan behar dut asko gustatu zaidala traineruarentzat aukeratu duten izena, kaiaren eta, oro har, Donostiako arraunaren historian guztiz errotuta dagoen izena baita. Luis Karril handia Torrekua izengoitiaz ezaguna zen (blog honetan duela urtebete azaldu nuen moduan), Torrean bizi baitzen, antzinako Itsas Kontsuletxean (gaur egungo Untzi Museoan), hau da, Donostiarra klubaren ikurrean agertzen den eraikinean. Lehenagoko traineruan Kiriko handiari egindako omenaren ondoren, ezin egokiagoa iruditu zait izena.
Bestalde, esan behar da aurten babesleak (Toyota, Bretxa, Druck, Egun On, Casino Kursaal) azalduko direla Torrekuaren kroskoan.
Traineruaren eta Donostiarrako plantillaren aurkezpena egin da gaur eguerdian. Entrenatzaileak eta presidenteak hitz batzuk esan dituzte, hastear dagoen denboraldiaren inguruan. Gero, hamaiketako xume bat eskaini zaie bertaratu diren bazkide eta zale guztiei. Era berean, bazkideak biltzeko ekimenean aurrera jarraitzen dutela plazaratu da, helburu berria jarriz: 2.000 bazkide. Ez dakit 1.000ra iritsi garen, baina ez dago gaizki asmoz behintzat oso gora jo nahi izatea.
Tira, bihar bertan hasiko da B traineruaren denboraldia, eta datorren asteburuan traineru nagusiarena; ea zer nola ekiten dioten lehiari: aurrera bada, Torrekua, eta aurrera Lugañene!!
PD: eskerrik asko aurkezpenean gertatutakoaren berri eta bertako argazki hauek eman dizkidan adiskideari. Aurreko sarrera batean esan nuen moduan, horren berandu abisatu zutenez beste hitzordu bat nuen gaurko, eta ezin izan naiz aurkezpenean azaldu. Mila esker, adiskide.

Kaixo adiskide. Lehenik eta behin eskerrak eman Donostiarra-Kaiarribari ematen diozuten babesagatik eta jarraipenagatik.
ResponderEliminarlehen mailako zaletuak zarete.
Larubatekoa lehenago abisatzeko asmoa genuen, baina posta zerbitzuarekin arazotxo batzuk direla eta, ezin izan dugu lehenago egin.
Bestalde, aste honetan bertan itxi ditugu ekitaldiaren gaineko gauza batzuk.
Sentitzen dugu denek bertan egoteko aukera ez izatea.
Hurrengoan bertan ikusiko garelakoan, jaso agur bero bat.
Imanol Arruti, taldearen prentsa arduraduna
Kaixo Imanol,
ResponderEliminarez da zer barkatu. Pentsatzen nuen, bai, ezin izan zenutelako gertatu zela lehenago ez abisatzea; aurreko mezu hartan jarri nuen banekiela arazotsua izan ohi dela horrelakoak antolatzea.
Joateko gogo bizia nuen, eta joan ezinak sortu zidan amorrutik sortutako hitzak besterik ez ziren.
Ikusiko dugu elkar dtaorren larunbatean, gure mutilak animatzen. Ondo segi.