Badakizue, gauza ezaguna baita, zein diren
Ur-Kirolak klubaren koloreak: berdea, gorria eta zuria. Gure etxean Francoren
garaiko anekdota bitxi bat kontatzen zen klubeko kolore horien inguruan, eta
duela gutxi klubeko arduradun batzuekin anekdota benetakoa dela egiaztatzeko
aukera izan dut. Eta kuriosoa delakoan, hemen kontatzea erabaki dut. Horra
bada:
Ur-Kirolak 1922an sortu zenean, fundatzaileek
euskal koloreak (alegia, ikurrinaren hiru koloreak) aukeratu zituzten klubaren
bandera, ikur eta uniformeetarako.
Jakina, Gerra Zibilaren ondoren, frankismoaren
garaia iritsi zenean, euskal kutsua zuen edozer susmagarria zen, "desegokia".
Kontua da Gobernu Zibiletik deia jaso zutela klubekoek bertara joan zitezen.
Joan zen, bada, Ur-Kirolakeko idazkaria, eta hara non galdetzen dioten ea zer
esanahi zuten klubeko kolore horiek. Ez zen egoera atsegina izango
idazkariarentzat, egia aitortuz gero auskalo zer pasatuko zen-eta.
Eta ataka horretatik ateratzeko zer egingo eta... burutazio bikaina izan zuen. Esan zien ez zuela zerikusirik euskaltasunarekin. Besterik gabe, Ur-Kirolak klub nautiko bat zela eta, ondorioz, itsas nabigazioko koloreak hautatu zituztela klubaren ezaugarri: istriborra (berdea), ababorra (gorria), eta posizio edo topea (zuria).
Eta ataka horretatik ateratzeko zer egingo eta... burutazio bikaina izan zuen. Esan zien ez zuela zerikusirik euskaltasunarekin. Besterik gabe, Ur-Kirolak klub nautiko bat zela eta, ondorioz, itsas nabigazioko koloreak hautatu zituztela klubaren ezaugarri: istriborra (berdea), ababorra (gorria), eta posizio edo topea (zuria).
Ez dakit Gobernu Zibilean guztiz sinetsi zioten ala ez, baina
kontua da esplikazio arrazional eta “logiko” bat ematen asmatu zuela idazkari
hark, eta ondorio txarrik ez izateko bidea topatu zuela une latz horretan. Hala
ere, arazoak saihesteko, badaezpada kendu egin zuten kolore zuria, kolore hirukote "susmagarria" erdi ezkutatzeko. 1935eko argazki honetan eta 1980ko honetan ikus dezakezuenez, jantziaren kulotea edo
galtza beltz bihurtu zuten, gerra aurretik zuria bazen ere (eskuinean duzue
konparazioa).
Nonbait aktaren batean jasoa omen dago
idazkari buru-argi horren izena, baina Urkiko arduradunek ezin izan zidaten puntu hori argitu. A ze garai tristeak haiek, horrelako trantzeak pasatu beharra ere!
No hay comentarios:
Publicar un comentario