Ikus dezakezuenez, postu hauetan geratu dira donostiarrak:
- Ur-Kirolak (86.): 19:15,50
- Donostia Arraun Lagunak (89.): 19:16,60
Beteranoen estropadan, berriz, Donostia Arraun Lagunak 6. postuan iritsi zen (2, bere kategorian), eta Ur-Kirolakek eramandako bi zortzikoek 40. eta 120. postua lortu zuten.
Hedabideetan izan du oihartzuna estropada honek:
- Unai Elizasuk BERRIAn egindako kontakizun ederra
- Noticias de Gipuzkoa Donostia Arraun Lagunakeko talde beteranoaz ari da artikulu honetan, Canal aita-alabak haritzat hartuta (aita arraunlari, alaba lemazain).
- Irutxuloko HITZAn hainbat protagonistari egindako elkarrizketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario