Behean jarri dudan zerrenda horrek ez du aparteko pretentsiorik. Besterik gabe, kuriosidade gisa jarritakoa da. Kontxako Banderan 130 traineru donostiar baino gehiago lehiatu dira historian zehar, eta traineru horien izenak zein izango ziren ikustea okurritu zitzaidan behin, horri buruzko konbertsazio baten harira. Rafael Aguirrek argitaratutako liburuan (*) aurkitu nituen datuak.
Zerrendan sartzen diren izenak Donostiako taldeek estropadara eramandako traineruenak dira. Garai batean traineruak trukatu egiten ziren bigarren jardunaldian, eta horregatik Donostia adibidez oriotarren edo getariarren traineruekin aritzen zen bigarren igande horretan. Bigarren iganeetako traineru horiek, beraz, ez ditut zerrendatu; donostiarren ontziak besterik ez dira ageri (nahiz eta Donostian eginak ez izan edo beste herri edo klub batek utziak izan).
Argazkia: 1920 urteko Nª Sra. del Carmen, Kiriko patroi.
1879 Lequeitiarra (Kontxako Bandera bat irabazi zuen lehen
trainerua)
1887 Guipuzcoana
1890 Invencible, Cariño
1891 Illar Azala, Julio, Maria Cristina
1892 Golondrina, Amigos, Nª Sra. de Lourdes
1894 Donostiarra, Amigos, Lezo, Nª Sra. de la Paz
1895 Traineru donostiarrei ez zieten parte hartzen utzi,
beste herrietakoek izen emateari uko egin ez ziezaioten. Erreibindikazio modura
estropada bat egin zuten donostiarrek, traineru hauekin: Donostiarra, Santa
Ana, Josefita.
1896 Moñoño, Aerolito, Santa Ana, Josefita, Santiago
1897 Moñoño, Ramon y Saturnina, Agustina, Santa Ana, Nª Sra.
del Pilar
1898 Esperanza, Santa Ana, Agueda, Nª Sra. de la Paz
1899 Donostiarra, Aerolito,San Francisco de Asis, Santa Ana
1900 Joshepa Antoni, Virgen del Mar, A la aventura
1901 San Jose, Corazon de Jesus, A la aventura
1903 San Juan
1906 Santa Maria, Patriarca San Jose, Glorioso San Pedro,
San Juan
1909 Guipuzcoa
1915 Luis Esperanza
1918 Koruko Amabirjina
1919, 1920, 1921 Nª Sra. del Carmen
1916, 1917, 1922 Club Maritimo Donostiarra
1923, 1924, 1925, 1926 Donostiarra
1927 La moderna Orio
1928 Virgen del Mar
1929, 1930 Joshe Antoniyo
1931 Koshkero
1932 Koshkero, Joxemaitarra
1933 El empuje donostiarra,
Amaikak Bat
1935, 1934 Donostiarra II
1940 Koruko Ama, Loyolatarra
1941 Amaikak Bat
1942 Loyolatarra
1946 Donostiarra,
Teresita
1947 Virgen del Coro, Loyolatarra
1949, 1950 San Vicente (Kontxan irabazi duen azken traineru
donostiarra, Esperanza klubekoa)
1951-1975
(Urte hauetan, antolatzaileek ad hoc egindako traineruak erabiltzen ziren
Kontxan).
1976
Itxaropena
1980
Donostia
Eta, garai
berriagoetan, ezagunak ditugun traineru-izenak (erabilitako lehen urtea
bakarrik jarri dut):
1981 Luis Carril
1982 Koruko Ama
1988 Lugañene
1993 Mari Galant
2008 Kiriko
2009 Torrekua (nahiz eta urte horretan Donostiarra izena
eraman zuen).(*) AGUIRRE, Rafael: Donostiako estropadak (1879-2001) Regatas de la Concha. Kutxa, Donostia, 2001
No hay comentarios:
Publicar un comentario