"Mendi" (Argazkia: Irutxuloko Hitza-Mikel Goñi) |
Donostiako arraunari egiten dion jarraipen
ezin hobean beste pauso bat emanez, Irutxuloko HITZAk eman zuen primizia: J.R.
Mendizabal “Mendi” handiak utzi egingo du Donostiarra traineruko entrenatzaile
kargua.
Dirudienez, lau urte hauetako lanarekin
nolabait kemenez agortua geratu da, eta pentsatu du arnas hartzeko tartetxo bat
ere behar duela. Klubean beste zeregin batzuetan parte hartzen jarraituko du,
baina egunez eguneko zama gainetik kentzeko garaia iritsi zaiola uste du.
Espero bezain kirol emaitza onak lortu ez izanak ere (azken urte honetan
bereziki) izan omen du bere eragina erabaki horretan. Eta zergatiak bilatzen
hasita, Donostiako arraun egitura berezia aipatu du, beste hainbat gauzaren
artean. Baina ez dut gai hori berriro jorratuko, gehiegi errepikatzen naizen
irudipena baitut aspaldian.
Donostiarraren proiektuan zutarri nagusi izan
da Mendi, eta badiogu zer eskertua arraunzale donostiarrok. Mila esker eta…
agur ez, gero arte, bada, Mendi. Hutsune galanta utziko digu, baina, klubean
beste zeregin batzuetara lotuta jarraitzen badu, gaitz erdi, horrelako giza
kapitala ezin baitu alferrik galtzen utzi arraunketa donostiarrak. Maiz gertatzen
da zerbaiten benetako balioa ez dela behar bezala estimatzen zerbait hori falta
zaigun arte. Hala ere, sinetsita nago ez dela horrelakorik gertatuko gurean eta
Mendiren hutsunea beteko duenak neurri egokia emango duela.
Xabier Zabala "Bixkar" (Argazkia: Irutxuloko Hitza-Mikel Goñi) |
Dudarik ez dago guztiz prestatua dagoela ardura hori behar bezala aurrera eramateko. Alderdi deportibotik, beraz, inolako aitzakiarik ez hautuari. Gainera, etxekoa izateak ematen dio bestelako garantia bat, klubaren egitura eta funtzionamendua, arraunlariak berak, eta Donostiako arraunaren gorabehera bereziak ondo ezagutzen dituenez.
Datorren astean dira hastekoak entrenamenduak.
Hortxe ikusiko dugu plantilla nola geratu den azkenean, zein diren joandakoak
eta zein etorritakoak. Ea lanean behar bezala aritu eta denboraldi-aurrea tajuz
prestatzeko modua duten, neguko lan gogorraren ondorioz uda ahalik eta onena
izan dadin.
2012-11-14an EDITATUA: Irutxuloko HITZAn elkarrizketa egin diote entrenatzaile berriari: plantillaren gorabeherak, denboraldi-aurrerako asmoak eta denboraldirako esperantzak ditu mintzagai.
2012-11-14an EDITATUA: Irutxuloko HITZAn elkarrizketa egin diote entrenatzaile berriari: plantillaren gorabeherak, denboraldi-aurrerako asmoak eta denboraldirako esperantzak ditu mintzagai.
Zorterik onena arraunlari denei! Eta animo!
Zorte on Xabier Zabala! Aupa Donostiarra!
No hay comentarios:
Publicar un comentario