Donostiarra klubak bazkideen Ohiko Batzar
Nagusia egingo du azaroaren 16an,
20:00etan. Hona hemen webgunean
argitaratu duten deialdia.
Garrantzizkoa da herritarrak, bazkideak,
klubaren nondik norakoetara hurbiltzea. Klubaren sozializazioa ez da besterik
gabe jendeak estropadetan animatzea eta klubaren garaipenak (edo porrotak) norberarenak
balira bezala bizitzea. Hori ez litzateke gutxi, ez horixe, orain baino donostiar
gehiagok egingo balute. Baina, hortik harago, bazkideek inplikatu egin behar
dute, klubaren gestio arazoak ere bizi egin behar dituzte, klubak oinarri
sendoak izango baditu.
Horregatik, ez da gauza hutsala batzarrean datuak
eta bestelako kontuak bazkideei plazaratzea, horrela hobeto ulertuko eta neurtuko
baititu jendeak klubaren zailtasunak eta ezintasunak, edo aukerak eta anbizioak.
Ezin baita ezagutzen eta ulertzen ez den zerbaitekin inplikazioa eratu. Eta,
hartara, balizko garaipenak ospatzeaz harago, bazkideak klubaren partaide
direla sentituko dira.
Ni behintzat hantxe izango naiz, ea zertan den
gure Donostiarra.
PD: nire lagun batek dio ez dela oso Ohikoa
izango azken hiru urteetan egin ez den zerbait, baina ez kasurik egin, nire
lagunak oso mihi gaiztoa du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario